XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer saiatu ziran biderakusle bezela?.

Orduko euskaldun ikasiak beren izkuntzarik aintzat artzen ezpa-zuten, eta oker guzia goitik bazegon, zer egingo zuten egin zutena baño geiago eskolarik zapaldu gabeko bertsolari apalak?....

Garai artan entzuten ziran sermoi moduak entzun; garai artan ikasten zan dotrina ikasi, garai artan goikoak nolan zebituan ikusi, ta... zer egin bear zuten nekazari, errotari ta artzai bertsolariak (Zeruko Argia, 1963, urrillak 20).

Itxikeri au bertsolariengan be ikusten zan, damurik; ez eben bear bestean berezko jarioa ugaldu ta eztitzen.

Gaztetxo zala salatu eban au Basarri'k: Gaur arterañoko bertsolariak erru aundi bat izan dute.

Zabarkerian utziak.

Bear dan tokian abesteko konturik ez, ta ardantegitan ixildu ezin iñola.

Tamalgarria!.

Beste gauza bat berriz, gai exkax gatz gabekoak.

Ardo kontua, neska zar kontua, alkarri gaizki esatea ta olakoxeak.

Ori ez da danen gogozko.

Lagunarte batean batutakoan edo orrela, oso egoki dago alkarren arteko ziriketa ori, parra eragiteko ta iendea gozatzeko oso atsegiña dalako Baña... gaur-gaur bezela, beste bide bat artu bear dute bertsolariak.

Iñork ez dezala esan taberna zuloko pailasoak diranik.

Deun edo Santu bat goraldu bear danean, edo euskal erria goruntz jasotzeko era danean, olerkariren baten omenezko jaia danean, euskera zarra, edo erritxon bat, au edo ori zerbait danean, aurrean bear du bertsolariak, antxe ematen du ondo ta.

Nere adiskide begiko dan Enbeita zarrak alderdi ori izan du, ta zerbaitegatik dauka olako ospea.

Beraz, egiteko au gaurko bertsolarien gaiñ gelditzen da.

Irakurri ta ikasi egin bear.

Gero euskal erriari abestu, euskerari, Erri zaindariari ta era orretan.

Ta ortarako, jakiña, buruz osatu bear pixka bat. (ARGIA'ren Egutegia, 1934, 81 orr.).

Erri entzuleak be ba-dau emen zer ikusi ta zer ikasi.

Geienetan ezin geinkeo zentzunik ukatu, baiña ba-ditu bere ipi-apa ta goraberak.

Zerbait dakianaren ezpan-ertzean aisa arrotu daroa barre-irri ezaiña.

Askok uste dau bertsolariai txalo jotea txakur-amesa lez dala, ta oneik txirristaka ta laba-labaka lez jardun arren, lau puntuko bertso baten iru besterik sartu ez arren, askotan jo oi dautsez entzuleak sekulako esku-zarta biziak.

Noizean noizean poto egiñagaitik, txaloz eskertu.

Ezta ori jokabide zurra.

Eztanik ez yako iñori zor, merezia baiño.